Bernardo Atxaga Asteasu, Gipuzkoa, 1951; Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.
Hasiera-hasieratik langile saiatu eta zorrotza izan da (1972an argitaratu zituen bere lehenengo poemak euskaraz, antologia labur batean; 1976an bere lehenengo eleberria argitaratu zen, Ziutateaz; 1978an Etiopia poema-liburua eman zen argitara...). Barne-mundua bikain erabiltzen du eta, ondorioz, hizkuntza jaso legez euskarak duen adierazkortasunaren eta sendotasunaren erreferentzia saihestezin eta bikain bihurtu da Bernardo Atxaga.
Baina, are gehiago, Valeria Clompiren iritziz, une bakoitzean erabiltzen duen hizkuntzaren parez pare eraikitzen du beti bere literatura Atxagak. Eta, izan ere, Atxagaren lanaren edertasunak aintzatespena jaso du etengabe 1989az geroztik: Obabakoak liburuaren edizioak (1988an aurkeztu zen) mundu hispaniko osoaren mirespen sutsua lortu zuen. Euskadi saria, Kritikaren saria eta Prix Millepages jaso ditu, eta bere lana hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli da; hori guztia dela eta, idazleak merezitako errespetua erdietsi du, eta errespetu hori berretsi egin da, inolako salbuespenik gabe, lan berri bat argitaratu duen bakoitzean. Poemas & Híbridos (1993) bilduma goretsia, Dos hermanos (1995, Bi anai) edo Esos cielos (1996, Zeru horiek) adibide ezin hobeak dira.
"Mundua toki guztietan dago", dio bere idatzietako batek. Atxagaren lanak hautsi egiten du konpromiso batek behartutako idazlearen topiko kaikua, eta literaturak duen autonomiaren eta beste ezeren gainetik dagoen gizatasun tresnatzat duen balioaren defendatzaile porrokatua da. Atxagaren lumari metahizkuntza unibertsala dario, irazki iradokitzaile eta oso zorrotz baten koordenadetan oinarritutakoa beti ere. Patu berbera ezkutatzen duten dualtasun formalak enblematikoak dira; berez xaloa den orainaren gaineko -ez dugu esango etorkizuna- (seguru hondatuko dena) ezbai gogorraren aurrez aurre, bizitzaren edertasun ukaezinaren aldean ulertezina den kanpoaldearen aurrez aurre jarriko gaitu lasaitasun osoz. Azken batean, bere estiloaren gardentasun handiak, bere argumentuen xalotasun zirraragarriak eta bere irudien adeitasun adierazgarriak milurtekoaren amaierako literatur hispanikoan dagoen sakontasun eta originaltasun handieneko sortzaileetako bat bihurtzen dute Bernardo Atxaga.
Bibliografia Nobelak eta Narrazioak
- Ziutateaz. I (1976, Luis Haranburu)
- Ziutateaz. II (1976, Luis Haranburu)
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (1984, Erein)
- Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984, Erein)
- Bi anai (1985, Erein)
- Obabakoak (1988, Erein)
- Behi euskaldun baten memoriak (1991, Pamiela)
- Gizona bere bakardadean (1993, Pamiela)
- Zeru horiek (1995, Erein)
- Historias de Obaba (1995, Ediciones B)
- Sara izeneko gizona (1996, Pamiela)
- Cuentos apatridas (1999, Ediciones B)
- Soinujolearen semea (2003, Pamiela)
- Teresa, poverina mia (2004, Argia)
Poesia
Saiakera
Antzerkia
Haur literatura
- Nikolasaren abenturak eta kalenturak (1979, Antonio San Román)
- Ramuntxo detektibea (1979, Antonio San Román)
- Chuck Aranberri dentista baten etxean (1982, Erein)
- Antonino Apretaren istorioa (1982, Erein, "Siberiako ipuin eta kantak")
- Asto bat hypodromoan (1984, Erein, "Siberiako ipuin eta kantak")
- Jimmy Potxolo (1984, Erein, "Siberiako ipuin eta kantak")
- Txitoen istorioak (1984, Erein, "Siberiako ipuin eta kantak")
- La cacería (1986, Altea)
- Astakiloak Arabian (1987, Elkar)
- Flannery eta bere astakiloak (1991, Elkar)
- Astakiloak jo eta jo (1993, Elkar)
- Mundua eta Markoni (1995, BBK fundazioa)
- Xolak badu lehoien berri (1995, Erein)
- Xola eta basurdeak (1996, Erein)
- Markonitar handien ekintza handiak (1997, BBK fundazioa)
- Bambulo: Lehen urratsak (1998, Erein)
- Bambulo: Krisia (1998, Erein)
- Bambulo: Ternuako penak (1999, Erein)
- Xola ehitzan (2000, Gara)
- Xola eta Angelito (2004, Erein)